urola kostako mintzalagunak: 2011

2011/12/22

Anje Duhalderen kontzertua Orion


Datorren asteko ostiralean, abenduak 30, gaueko 10:30ean Anje Dualdek kontzertua emango du Orioko Karela kiroldegian. Mintzalagunen artean 10 sarrera zozketatu ditugu, saridunak hauek dira:

- Lurdes Tellabide.
- Carlos Rodriguez.
- Mertxe Usandizga.
- Mª José Waliño
- Leire Zinkunegi.

2011/12/19

KOPLA TXAPELKETA PUTZUZULON

Euskara asteari bukaera emateko, datorren ostiralean, abenduak 23, Putzuzulo amets fabrikan egongo den Kopla Txapelketa ikusteko 2 sarrera zozketatu ditugu mintzakideen artean .

Zozketaren saridunaren izena hementxe duzue:

- Pili Muniain.

2011/12/14

SANTO TOMAS AZOKA ZARAUTZEN




Urola kostako mintzakide guztiok gonbidatuta zaudete datorren larunbatean, abenduak 17, Urola kostako AEK euskaltegiak antolatzen duen XVI. SANTO TOMAS AZOKA-ra.

Azoka Zarauzko Lege Zaharren enparantzan izango da. Hara bertaratzen zaretenok artisau eta baserritarren azoka ikusteko aukera izango duzue; horrez gain, talo postua, txistor lehiaketa , otar eder baten zozketa... Hau dena girotzeko trikitilariak eta Arraio Irratia bertan egongo dira.

Beraz, animatu eta etorri talo bero eta goxo bat jatera. Zuen zain egongo gara!

2011/11/28

AZKOITIAN ERE MINTZALAGUN!


Aurten ere hasi gara MINTZALAGUN egitasmoarekin Azkoitian. Iazko erantzun ona ikusirik, aurtengoan are indar eta gogo gehiagorekin gainera. Iaztik dabiltzanez gain, aurten PARTAIDE eta talde berriak ere izango ditugu. Beraz, kuadrila ederra euskaraz ondo pasatzeko gogoz.

13 talde ariko dira astean behin elkartu eta euskara ahoan, herriko txoko ezberdin guztietan. Zuk ere parteide izan nahi baduzu, izena emateko aukera zabalik duzu urte osoan. Horretarako pasatu Azkoitiko AEK euskaltegitik edota Udaleko Euskara Zerbitzutik.

Animatu!

2011/11/16

HASIERA EKITALDIA: ELKARRIZKETA ETA SOLASALDIA

Mintzalagun egitasmoa from Erlo Telebista

Gogoratzen duzue azaroaren 4an Zarauzko Etxezabalan elkartu ginela aurtengo hasiera ekitaldia ospatzeko? Ba, hemen daukazue bideoa. Bideoan gure bi mintzakideri (Lourdes Tellabide eta Leire Ugaldebere) egindako elkarrizketa dago ikusgai.Horrekin batera, Marronen aurkezpena ere ikusteko aukera izango duzue.

2011/11/15

"GURE BIDE GALDUAK" ANTZEZLANA ZUMAIAN.



Azaroak 18, ostirala, gaueko 22:00etan Aita Mari zine aretoan Dejabu taldearen "Gure bide galduak" antzerkia egongo da, iraultza txikien kronika bat da.
Mintzalagunen artean antzerkia ikusteko 10 sarrera zozketatu ditugu. Hauek dira saridunak (bina sarrera):

- Diana Aizpurua
- Inmakulada Cabanillas
- Haydée Etxeberria
- Elena Sainz
- Mª Pilar Goikuria

2011/10/31

HASIERA EKITALDIA


Mintzalaguna berriro martxan dago eta ikasturtea ondo hasi dugula ospatzeko,azaroaren 4an, hasiera ekitaldia egingo dugu. Zarauzko Etxezabalan izango da ( Udaletxeak kale Nagusian duen eraikinean, 1.go solairuan), arratsaldeko 7etan. Bertara hurbiltzen garenok "diapositiba emanaldia ikusteko aukera izango dugu, Joxe Ramon Agirre 'Marron'en eskutik.
Ataundarra Nepalgo Dolpo eskualdean izan zen duela hainbat hilabete eta hango herritarrak eta haien bizimodua erakutsiko ditu ikusentzunezko emanaldiaren bidez. Ondoren mokadutxoa.
Animatu zaitez!

2011/10/28

Aurtengo spota

Hemen daukazue aurtengo spota.
Bideoan azaltzen diren pertsonek "euskara atsegin dute".
Begiratu, begiratu... ea norbait ezaguna ikusten duzuen!


2011/09/27

MINTZALAGUN BERRIZ MARTXAN!!!


Ikasturte berriarekin batera, Mintzalagun berriz martxan jarri dugu " euskara atsegin dut!" lelopean.

Jakingo duzuen bezala, Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 80 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan eta aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi genuke.

Helburu hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.

- Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!

- Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!

- Izen-ematea: noiz eta non

Izena emateko epea irailaren 19tik urriaren 7ra izango da.

Izena emateko 4 bide dituzu:

    • Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.

    • Telefonoz: 943 13 01 75

    • Emailez: urolakosta@aek.org

    • Ikastetxeetako idazkaritzan.

2011/06/13

Amaiera festa

Ikasturtea amaitzear da eta urtero bezala, aurten ere, amaiera festa ospatuko dugu.

Ekitaldia ekainaren 17an izango da, Antoniano aretoan, arratsaldeko 19etan. Bertan, Asiko Urmenetaren antzelana ikusteko aukera izango dugu; "Como aprender euskera en 40años y un día facilmente". Izenburua erdaraz izan arren, antzerkia euskaraz izango da!!!

Ondoren mokadutxoa hartzeko aukera izango dugu, giroa bikaina izango da, beraz, animatu!!!!!

Mintzakideak eta gainerako herritarrak gonbidatuta zaudete, sarrera dohain izango da

2011/04/13

zozketan saridunak

"Hura ez da lekua" antzezlana ikusteko zozketan saridunak honakoak dira:

- Izaskun Elizburu
- Axun
- Esther Avila
- Marisan Mendibil
- Ana Iturain

Apirilaren 15ean, gaueko 10etan, Zarauzko Munoan plazan egongo den karpan

2011/03/25

zozketan saridunak

Apirilaren 1ean, Zarauzko Lizardi Aretoan, gaueko 10etan, ERRAUTSAK antzezlana izango dugu ikusgai. Mintzalagunen artean antzerkia ikusteko 10 sarrera zozketatu ditugu. Hauek dira saridunak (bina sarrera):

- Lourdes Tellabide
- Mila Garai
- Lutxi Arsuaga
- Karmele Aranbarri
- Arantxa Arrillaga

2011/03/14