urola kostako mintzalagunak: 2012

2012/05/17

Mintza eguna ekainaren 2an, Santurtzin.


 VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta Bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!


Bazkarirako txartelak maiatzaren 22ra arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da 10 eurotan . Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

Menua: Oilasko paella, txahal-masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara, postrea, kafea.

2012/04/18

Primeran pasa genuen!


Martxoaren 30ean egin genuen pintxo lehiaketan primeran pasa genuen!Zazpi taldek hartu zuten parte eta izugarrizko pintxoak egin zituzten denek ere! Emaitza "primerakoa" izan zen, epaimahikideen hitzetan: " pintxo landu, ikusgarri eta gozoak egin dituzuelako".

Prestatutako mokadu guztiak probatu eta eta epaia emateko 20:00etan elkartu zen epaimahia. Txapelduna TXALAPARTA pintxoa izan zen. ZORIONAK laukote!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ondoren, Jubilatuetara joan ginen afari goxo bat egitera! Izugarrizko giro onean afaldu genuen!

Jarraian argazki gehiago:

2012/03/30

Urola Kostako mintzalagunak txakolindegian.


Hemen duzue txakolindegian atera genuen argazkia. Goiz horretan eguraldi ona izan genuen bidelagun baita txakolina ere. Gustura egon ginen!


2012/03/20

Larunbatean txakolindegira!


Larunbat honetan hamabi bat lagun joango gara Zarauzko Talaiberri txakolindegira. Goizeko 10:00etan Bertsolari plazan elkartu ondoren , tipi-tapa oinez abiatuko gara.

Ea eguraldi ona egiten duen!

2012/02/29

MARTXOAREN 24AN TXAKOLINDEGIRA JOANGO GARA


Kaixo Urola Kostako mintzalagunok,

Martxoaren 24an Zarauzko Talaiberri txakolindegira joango gara. Han, txakolina nola ekoizten den azalduko digute; ondoren, bertako txakolina eta Euskal produktuak dastatuz hamaiketako eder bat egingo dugu.

Irteera ondo antolatzeko, martxoaren 16an baino lehen zuen izena ematea beharrezkoa da taldea osatzeko 15 pertsona behar baititugu; bisita goizeko 11etan izango da, baina, eguraldi ona egiten badu 10ak aldera geratuko gara tipi tapa txakolindegirantz oinez abiatzeko.

ANIMATU ZAITEZ ETA APUNTATU!!
Eskualdeko beste mintzalagunak ezagutzeko eta... nola ez! euskara mintzatu eta praktikatzeko aukera paregabea izango duzue. Eta hau dena 5 euroren truke.

Izena emateko epea: martxoak 16.
Tfnoa: 943 13 01 75
Helbide elektronikoa: urolakosta@aek.org.

2012/02/22

"HIL ARTE BIZI" ANTZELANA ZUMAIAN

Txalo ekoizpen etxearen "HIL ARTE BIZI" antzezlana ikusteko aukera izango dugu ostiral honetan, 22:00etatik aurrera Zumaiako Aita Mari zineman.
Mintzalagunen artean 5 sarrera bikoitza zozketatu ditugu. Hauek dira saridunak:

- Xabier Lizeaga.
- Eguzkiñe Zenusian.
- Loreto Garcia.
- Arri Aldaburu.
- Zelia Rojo.

2012/02/10

Hika, ausartuko al haiz?


Norentzat da?
Zenbat aldiz entzun dugu inguruan hika ari direla? Zergatik ez ausartu? Batzuetan inbidia sortzen du hika ari direnen arteko konplizitateak, ezta? Guk ere nahi genuke baina…

Nola egingo dugu?
Astean behin elkartuko gara hika egoki egiten duten lagunekin jarduteko. Emakume eta gizonen arteko erabilera praktikatuko dugu. Eginez ikasi, erdipurdi ibiltzeari beldurra galdu eta hiketalagun berriak egin.
  
Xentimorik kostatu gabe!  Errazago ezin! etorri gurera eta eman izena!!! 
Izena emateko epea: otsailaren 20tik martxoaren 5era.

Tel.: 943 860 248 / 607 602 194
urolakosta@aek.org

2012/02/09

"GURE BIDE GALDUAK" antzezlana Zarautzen

Dejabu taldeak "Gure bide galduak" antzezlana Zarautzen aurkeztuko du. Emanaldia otsailaren 10ean, gaueko 10:00etan, Lizardi Antzokian izango da. Antzezlan hau ikusteko Urolakostako mintzalagunen artean 10 sarrera zozketatu ditugu.
Hemen dauzkazue saridunen izenak:

- Isabel Vela.
- Isabel Zamarra.
- Maite Arribas.
- Itziar Juaniz.
- David Mannion.

2012/01/12

RUPER ORDORIKA ZARAUTZEN

Ruper Ordorika abeslariak,Mugalariak taldearekin batera, bere azken lana, Hodeien azpian, diskoa Zarautzen aurkeztuko du. Emanaldia larunbat honetan, urtarrilak 14, izango da gaueko 10:00etan Lizardi antzokian.

Mintzalagunen artean 10 sarrera zozketatu ditugu. Saridunen izenak hauek dira:

- Maika Tellez.
- Mila Garai.
- Mertxe Aristi.
- Imanole Arrizabalaga.
- Karmele Aranbarri.