Ikasturte berriarekin batera, Mintzalagun berriz martxan jarri dugu " euskara atsegin dut!" lelopean.
Jakingo duzuen bezala, Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 80 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan eta aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi genuke.
Helburu hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.
- Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!
- Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!
- Izen-ematea: noiz eta non
Izena emateko epea irailaren 19tik urriaren 7ra izango da.
Izena emateko 4 bide dituzu:
Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.
Telefonoz: 943 13 01 75
Emailez: urolakosta@aek.org
Ikastetxeetako idazkaritzan.