urola kostako mintzalagunak

2012/05/17

Mintza eguna ekainaren 2an, Santurtzin.


 VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta Bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!


Bazkarirako txartelak maiatzaren 22ra arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da 10 eurotan . Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

Menua: Oilasko paella, txahal-masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara, postrea, kafea.

2012/04/18

Primeran pasa genuen!


Martxoaren 30ean egin genuen pintxo lehiaketan primeran pasa genuen!Zazpi taldek hartu zuten parte eta izugarrizko pintxoak egin zituzten denek ere! Emaitza "primerakoa" izan zen, epaimahikideen hitzetan: " pintxo landu, ikusgarri eta gozoak egin dituzuelako".

Prestatutako mokadu guztiak probatu eta eta epaia emateko 20:00etan elkartu zen epaimahia. Txapelduna TXALAPARTA pintxoa izan zen. ZORIONAK laukote!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ondoren, Jubilatuetara joan ginen afari goxo bat egitera! Izugarrizko giro onean afaldu genuen!

Jarraian argazki gehiago:

2012/03/30

Urola Kostako mintzalagunak txakolindegian.


Hemen duzue txakolindegian atera genuen argazkia. Goiz horretan eguraldi ona izan genuen bidelagun baita txakolina ere. Gustura egon ginen!


2012/03/20

Larunbatean txakolindegira!


Larunbat honetan hamabi bat lagun joango gara Zarauzko Talaiberri txakolindegira. Goizeko 10:00etan Bertsolari plazan elkartu ondoren , tipi-tapa oinez abiatuko gara.

Ea eguraldi ona egiten duen!

2012/02/29

MARTXOAREN 24AN TXAKOLINDEGIRA JOANGO GARA


Kaixo Urola Kostako mintzalagunok,

Martxoaren 24an Zarauzko Talaiberri txakolindegira joango gara. Han, txakolina nola ekoizten den azalduko digute; ondoren, bertako txakolina eta Euskal produktuak dastatuz hamaiketako eder bat egingo dugu.

Irteera ondo antolatzeko, martxoaren 16an baino lehen zuen izena ematea beharrezkoa da taldea osatzeko 15 pertsona behar baititugu; bisita goizeko 11etan izango da, baina, eguraldi ona egiten badu 10ak aldera geratuko gara tipi tapa txakolindegirantz oinez abiatzeko.

ANIMATU ZAITEZ ETA APUNTATU!!
Eskualdeko beste mintzalagunak ezagutzeko eta... nola ez! euskara mintzatu eta praktikatzeko aukera paregabea izango duzue. Eta hau dena 5 euroren truke.

Izena emateko epea: martxoak 16.
Tfnoa: 943 13 01 75
Helbide elektronikoa: urolakosta@aek.org.