Martxoaren 30ean egin genuen pintxo lehiaketan primeran pasa genuen!Zazpi taldek hartu zuten parte eta izugarrizko pintxoak egin zituzten denek ere! Emaitza "primerakoa" izan zen, epaimahikideen hitzetan: " pintxo landu, ikusgarri eta gozoak egin dituzuelako".
Prestatutako mokadu guztiak probatu eta eta epaia emateko 20:00etan elkartu zen epaimahia. Txapelduna TXALAPARTA pintxoa izan zen. ZORIONAK laukote!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Ondoren, Jubilatuetara joan ginen afari goxo bat egitera! Izugarrizko giro onean afaldu genuen!
Jarraian argazki gehiago:
Epaimahia eta txapelduna.
"Txalaparta" pintxo irabazlea! A ze itxura!
Taldeak jo eta su lanean!
Lana egin egin zuten bai, baina ongi ere pasatu zutela dirudi!
Azkeneko ikutuak ematen!
Izugarrizko giro ederrean afaldu genuen!
No comments:
Post a Comment