Mintza egunaren 4. edizioa Gasteizen egingo da, ekainaren 6an, larunbata. Egun pasa ederra, Arabako hiriburuko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko ere aukera izango dute bertaratzen direnek. Hona hemen egitaraua:
- 11:00etan: Ongo etorria eta hamaiketakoa Matxete Plazan.
- 12:00etan: Ibilaladi gidatua, Gasteiz ezagutzen.
- 13:30ean: Kalejira, Alde Zaharretik Landatxoraino.
- 14:00etan: Bazkaria Landatxon.
- 15:30ean: Sari banaketa.
- 16:00etan: Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.
OHARRA: Bazkarirako txartelak lortzeko, mintzalagun egitasmoko dinamizatzailearekin harremanetan jarri! Gogoan izan, izen emate epea: maiatzak 26a dela.
No comments:
Post a Comment