2010/03/25
1,2,3... INAXITO.Apirilak 10
Inaxito, pozaren pozez, bertso kantari doa mendian barrena. Urrunean, leize bat ikusi du Inaxitok. Bi aldiz pentsatu gabe, Inaxito ausarta leizean sartu da. Danba eta dinbi! Kinki eta kanka! Hots bitxiak entzun dira. Aurrera jarraitu du eta emakume eder bat ikusi du: Mari.
Berehala lagun handiak egin dira eta Marik bere lagun guztiak aurkeztu dizkio: Sugar, Tartalo, Urtzi... Garai bateko historiek aho-zabalik utziko dute gure lagun Inaxito!
Inaxitoren hirugarren ikuskizuna misterioz eta umorez beterik dator. Inaxitok euskal mitologiako pertsonaiak eta tokiak ezagutuko ditu, eta beti-bezala, bertsoek kutsi berezi bat emango diote ikuskizunaren argugioari.
5-12 urte bitarteko haurrei zuzendua
APIRILAK 10. 17:30tan. LIZARDI ANTZOKIAN. Sarrera: DOAN (gonbidapenak Sanz Enean jaso behar dira)
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment