urola kostako mintzalagunak: mintza eguna 2010

2010/05/11

mintza eguna 2010


Aurten ere, urtero bezala, Mintza Eguna ospatuko dugu. Oraingo honetan Arrasaten izango da eta mintzakide guztiak gonbidatuta zaudete bertara. Denetik egongo da ibilaldi gidatua, musika, bazkari herrikoia... eta nola ez, euskara praktikatzeko aukera. Beraz, animatu eta zatoz Arrasatera mingaina dantzatzera...

Bazkari herrikoira joan nahi duenak aurrez tiketa erosi beharko du, tiketak erosteko deitu telefono honetara: 943130175.
Menua:
Patea, Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + kopa . Prezioa 20€.

No comments:

Post a Comment