urola kostako mintzalagunak: Azkoitia: Mintzalagun egitasmoa martxan

2010/11/24

Azkoitia: Mintzalagun egitasmoa martxan


Azaroaren 11ean eman genion hasiera MINTZALAGUN egitasmoari Azkoitian. Euskaltegian 25 lagun elkartu ginen eta egitasmoaren helburuak birgogoratu ondoren, taldekideek elkar ezagutu zuten. Lehen harreman horren helburua bikoitza zen. Alde batetik, elkar ezagutzea eta beste alde batetik, lehen mintza ordua zehaztea. Behin hau eginda, guztion argazkia atera eta trago bat hartzera joan ginen. Hortik aurrera mintzalgunena da egin beharreko bidea.

No comments:

Post a Comment