urola kostako mintzalagunak: 2010

2010/12/02

Mintzalagun hasiera ekitaldia: ANTZERKIA

Azaroaren 5ean Mintzalguneko hasiera ekitaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan egon ginenok primeran pasa genuen, antzerkia mundiala izan zen eta ondoren jan genituen pintxoak ere oso goxoak zeuden!!!! Giro bikaina egon zen!!!

Hementxe duzue antzerkiko bideotxo bat

Azkoitiko Mintzalagun aurkezpena

Gure eskualdean Mintzalagun proiektuak ugaritzen ari dira. Aurtengo udazkenean, Azkoitian, Mintzalagun proiektua jarri dute martxan. Hemen duzue aurkezteko eman zuten prentsaurrekoa.

2010/11/25

Zozketan saridunak

Hauek dira Mintzalaguneko lehen zozketa honetan saridunak:

- Cristina Redondo
- Ana Sanchez
- Axun Iztueta
- Itziar Irigoien
- Carmen Hidalgo

2010/11/24

Azkoitia: Mintzalagun egitasmoa martxan


Azaroaren 11ean eman genion hasiera MINTZALAGUN egitasmoari Azkoitian. Euskaltegian 25 lagun elkartu ginen eta egitasmoaren helburuak birgogoratu ondoren, taldekideek elkar ezagutu zuten. Lehen harreman horren helburua bikoitza zen. Alde batetik, elkar ezagutzea eta beste alde batetik, lehen mintza ordua zehaztea. Behin hau eginda, guztion argazkia atera eta trago bat hartzera joan ginen. Hortik aurrera mintzalgunena da egin beharreko bidea.

2010/11/03

Hasiera ekitaldia


Aurtego "Mintzalgun" gogotsu hasi dugula ospatzeko, hasiera ekitaldi bat egitea erabaki dugu. Ekitaldia Zarautzen izango da, azaroaren 5ean, zigordia kaleko Laboraleko Egoitzan (lehen pisuan), arratsaldeko 7etan.

"Pantxika Lamur NIK EGIN BEHARKO" antzezlana ikusteko aukera izango dugu eta ondoren mokadutxoa. Guztiak gonbidatuta zaudete, sarrera irekia da. Animatu giro ederra izango dugu eta!!!!

2010/10/07

Atera arbela kalera

Gogoratzen iaz arbelarekin ateratako argazkiak???Hemen duzue bideoa Euskal Herriko Mintzalagunekin, ea Urola Kostako lagunen bat topatzen duzuen!!!

AURTEN ERE ARBELA KALERA ATERAKO DUGU!!!!!!

2010/10/05

berriro martxan!



Ikasturte berriarekin batera, Mintzalgun egitasmoa martxan dugu berriro. Jakingo duzuen bezala, Mintzalagunek, euskaraz dakitenak, euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu hastean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 60 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan eta aurten ere kopuru hori mantendu eta ahal bada handitu nahi genuke. Helburu hau lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, herritarrak bai gara egitasmo honen arrakastaren arrazoia, beraz, euskalduntze prozesuan zauden hori edota betidanik eukara dakizun hori ANIMATU!!!

Izena emateko epea irailaren 27tik urriaren 15era izango da eta izena emateko 3 aukera dituzu:

    • Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.

    • Telefonoz: 9431 13 01 75

    • Emailez: urolakosta@aek.org


GURASOAK MINTZALAGUN

Mintzalagun egitasmoaren barruan, GURASOAK MINTZALAGUN izeneko proiektua jarri genuen martxan iazko udaberrian. Gurasoak Mintzalagun eskoletako haurren gurasoei zuzenduta dago eta haurrak eskolan dauden bitartean edota eskolatik irteten direnean euskaraz hitz egiteko guraso taldeak osatzea da helburua. Hasiera batean eskualdeko 5 eskolek hartu zuten parte, baina, izako harrera ona ikusita, ikasturte honetan eskualdeko eskola guztietara zabalduko dugu proiktua (Aia, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia). Gurasoek eskoletako haurren bidez jasoko dute informazioa eta informazioarekin batera baita izena emateko fitxa ere. Parte hartu nahi duten gurasoek, fitxa hau idazkaritzan entregatu beharko dute.MIntzalagunetik, guraso guztiak animatu nahi ditugu euskaraen aldeko urrats txiki hau ematera, euskaldun zaharren eta euskara ikasten ari direnen laguntza beharko dugu proiektu hau aurrera ateratzeko, beraz, ANIMATU!!!

Izena emateko epea: urriaren 7tik 22ra, eskoletako idazkaritzan



2010/06/09

BIDE ERTZEAN KONTZERTUAN!!!


Zarautzen, ekainaren 12an Lizardi aretoan, gaueko
22:00etan

Saridunak:

- Mariano Cedrom
- Ivan Villar

2010/06/02

MINTZALAGUN AMAIERA FESTA



ekainaren 11n, Zarauzko gaztelekuan, arratsaldeko 7:30ean, mintzalaguneko amaiera festa ospatuko dugu.

Hamaika bertutekoek, bertsoak eta musika uztartzen dituen saioa eskainiko digute, ondoren mokadutxoa hatzeko aukera izango dugu.
Animatu giro ederra egongo da eta!!!!
Mesedez abisatu etorriko zaren ala ez!

2010/06/01

XABINEITOR ANTZEZLANA


Ekainaren 4an, Zumaiako Aita Mari aretoan, gaueko 22:00etan

SARIDUNAK: (bina sarrera)

- Tere Amenabar
- Josebe Ormazuri
- Maika Tellez
- Jaione Zulaika
- Jesus Mari Gabilondo

2010/05/11

mintza eguna 2010


Aurten ere, urtero bezala, Mintza Eguna ospatuko dugu. Oraingo honetan Arrasaten izango da eta mintzakide guztiak gonbidatuta zaudete bertara. Denetik egongo da ibilaldi gidatua, musika, bazkari herrikoia... eta nola ez, euskara praktikatzeko aukera. Beraz, animatu eta zatoz Arrasatera mingaina dantzatzera...

Bazkari herrikoira joan nahi duenak aurrez tiketa erosi beharko du, tiketak erosteko deitu telefono honetara: 943130175.
Menua:
Patea, Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + kopa . Prezioa 20€.

2010/04/19

Zozketen saridunak


Oteiza, testuak eta beste poemak
.
Apirilaren 24an, gaueko 10etan, Zarauzko Lizardi antzokian

Saridunak:

- Diana Landaberde
- Edurne Atorrasagasti
- Lourdes Tellabide









GARI kontzertua
.

Apirilaren 30ean, Z
umaiako Aita Mari zineman, gaueko 10etan

Saridunak:
- Claudia Etxegarai
- Iñaki Sueskun

2010/03/25

1,2,3... INAXITO.Apirilak 10



Inaxito, pozaren pozez, bertso kantari doa mendian barrena. Urrunean, leize bat ikusi du Inaxitok. Bi aldiz pentsatu gabe, Inaxito ausarta leizean sartu da. Danba eta dinbi! Kinki eta kanka! Hots bitxiak entzun dira. Aurrera jarraitu du eta emakume eder bat ikusi du: Mari.

Berehala lagun handiak egin dira eta Marik bere lagun guztiak aurkeztu dizkio: Sugar, Tartalo, Urtzi... Garai bateko historiek aho-zabalik utziko dute gure lagun Inaxito!

Inaxitoren hirugarren ikuskizuna misterioz eta umorez beterik dator. Inaxitok euskal mitologiako pertsonaiak eta tokiak ezagutuko ditu, eta beti-bezala, bertsoek kutsi berezi bat emango diote ikuskizunaren argugioari.

5-12 urte bitarteko haurrei zuzendua

APIRILAK 10. 17:30tan. LIZARDI ANTZOKIAN. Sarrera: DOAN (gonbidapenak Sanz Enean jaso behar dira)

2010/03/17

GURASOAK MINTZALAGUN



MINTZALAGUN UROLA KOSTAN

Urola Kostako Udal Elkarteak MINTZALAGUNA UROLA KOSTAN ekimena jarri zuen martxan duela urtebete. Ekimenak arrakasta polita lortu du eta une honetan eskualdean 15 mintzatalde eta 50 pertsonatik gora ari dira parte hartzen (Zarautzen 10 talde, Getarian 2, Orion 2 eta Zumaian 2)..

MINTZALAGUN programaren helburua da euskaraz hitz egiteko aukera gehiago sortzea, hau da, euskaldunon arteko elkar ezagutza (euskaldun zaharrak eta berriak) bultzatzea eta hizkuntza gaitasuna eta erabiltzeko ohitura sustatzea. Horretarako, 3 edo 4 laguneko taldeak eratzen dira, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak, eta astean behin elkartzen dira ordubetez, euskaraz egiteko.

Horrekin batera, Udal Elkarteak eta udalek hainbat osagarri prestatu eta antolatzen dituzte programa indartzeko: partehartzaileen artean sarrerak zozketatu, irteerak antolatu eta abar.

Orain beste urrats bat egitera goaz: gurasoak mintzalagun

GURASOAK MINTZALAGUN

Egunero, astelehenetik ostiralera, seme-alabak ikastetxean dauden bitartean edo irten ondoren ordu asko ematen ditugu elkarrekin, parkean, ikastetxeko patioan... Giro hori oso egokia da mintzalagun taldeak sortu eta euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak harremanetan jartzeko.

Ikastetxeak eta ekimen pilotua

Ekimena eskualdeko lau ikastetxetan jarriko dugu martxan: Zumaiako Institutuan, Orioko Zaragueta Herri Eskolan, Zarauzko Antonio Ikastetxean eta Zarauzko Orokieta Herri Eskolan. Aste Santu ondoren hasi eta ekaina amaieran bukatuko da. Ondoren, balorazioa egin eta hurrengo ikasturtean nahi duten eskualdeko ikastetxe guztietan jarriko dugu programa martxan.

Izena emateko epea eta lekua

Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 26an amaituko da. Gurasoei ikastetxeak parte hartzeko gonbidapena bidaliko die eta kartelak jarriko ditugu. Parte hartzeko izena emateko orria bete eta ikastetxeko Idazkaritzan aurkeztu behar da (edo bestela e-mail bidez edo telefonoz honako hauetara deitu edo idatzita: tel. 943130175, urolakosta@aek.org (Amaia Olazabal)

Taldeak eta hasiera

Taldeak 3 edo 4 lagunekoak izango dira. Taldeak eratzeko kontuan hartuko dira bakoitzak hautatutako egutegia (egun eta orduak) eta zaletasunak. Taldeak ikastetxe bakoitzeko gurasoekin eratuko dira.

Taldeak martxan hasiko dira Aste Santuko oporren ondoren.

Konpromisoa

Astean behin ordubetez edo ordu eta erdiz elkartu eta euskaraz aritzeko konpromisoa eskatzen dugu. Taldeak dinamizatzailearen laguntza eta babesa izango ditu, hasieran nahiz taldea martxan dagoen epean.

Harrera ona

Urola Kostako Udal Elkartea eskualdeko ikastetxeengana hurbildu da GURASOAK MINTZALAGUN programa bideratzeko. Oso harrera ona egin diete ikastetxeek eta, beraz, eskerrak eman nahi dizkie, bereziki lehen saiakuntza honetan parte hartuko duten lau ikastetxeei.

ELKARLANEAN ANTOLATUA

MINTZALAGUN UROLA KOSTAN eta GURASOAK MINTZALAGUN PROGRAMA Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak antolatutako ekimenak dira, honako hauekin elkarlanean:

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Euskara Zerbitzuak, Zarauzko Udal Euskaltegia, Urola Kostako AEK, Zaragueta Herri Eskola, Orokieta Herri Eskola, Antoniano Ikastetxea eta Zumaiako Instutua.

Mintzalaguna Urola Kostan programari buruzko argibide gehiago jasotzeko:

Amaia Olazabal

943 130175

urolakosta@aek.org

www.urolakosta.blogspot.com

Zozketan Saridunak

ALOS QUARTET "10 tanta": Zarautzen, martxoaren 27an, 22:00etan, Lizardi Aretoan.

Saridunak:
(bakoitzak bi sarrera jasoko ditu)

- Itziar Escuder
- Peru Arroiabe
- Jaione Arrillaga

2010/02/16

ANARIREN KONTZERTUA

Zarautzen, otsailaren 27an, gaueko 10etan, Lizardi Aretoan

Saridunak:
Isabel Caballero
Hortentsi Garcia
Leire Ugaldebere
Joxe Angel Arruabarrena
Goizane Arana

2010/01/20

Ruper Ordorikaren Kontzertua!!!

Zarautzen, urtarrilaren 23an, gaueko 10etan, Lizardi Aretoan

SARIDUNAK:

Haydeé Etxeberria (Zarautz)
Ainara Peña (Orio)
Tere Amenabar (Zarautz)